• No results found

A. PHARMACEUTICAL INDUSTRY

1. Technological Modification to Improve the Efficacy of

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

1. Adierazi lurralde bakoitza non kokatzen zen. Ondoren, erantzun galderei.

XI. mendean, taifa zeritzen erresuma txikitan banatu zen Al Andalus eta kaliferria desagertu egin zen.

Kristau-erresumak elkartuz joan ziren eta musulmanen kontra borrokatu ziren

mugak zabaltzeko.

● Errege-erregina Katolikoek konkistatu zuten musulmanen azken erresuma, Granadakoa, 1492an.

Erdi Aroaren amaiera

49

Zein ziren kristau-erresumak? Eta erresuma musulmanak?

● Zer ziren taifa erresumak?

Zein izan zen Penintsulako azken erresuma musulmana? ● Noiz elkartu ziren Gaztelako eta Aragoiko koroak?

Nork konkistatu zuen Granadako Erresuma? Zein garaitakoa da mapa hori? Zer dela eta?

Aragoiko Koroa Gaztelako Koroa Granadako Erresuma Nafarroa Portugal REINO DE NAVARRA CORONA DE ARAGÓN REINO DE LEÓN REINO DE PORTUGAL REINO DE CASTILLA ALMOHADES Mar Cantábrico Mar M edite rrán eo OCÉANO A TL ÁNTIC O Lurralde kristauak Lurralde musulmanak Gogoratu 133003 _ 0001-0096.indd 51 133003 _ 0001-0096.indd 51 9/9/09 12:52:549/9/09 12:52:54

52 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Al Andalusko gizartea hainbat erlijiotako pertsonek osatzen zuten:

musulmanek, muladiek, mozarabiarrek eta juduek.

Biztanleen gehiengoa hirietan bizi zen; han, material merkeko etxeak eraiki

zituzten, baina apaingarri ugarikoak.

Al Andalusko bizimodua

50

1. Asmatu zeri buruz ari den esaldi bakoitza. Idatzi hitz hori ondoan.

2. Adierazi zer arku mota diren. Ondoren, erantzun galderei.

3. Begiratu Kordobako meskitaren barruko argazki horri eta azaldu nolakoa den.

● Al Andalusko kristaua,

musulmanen erlijioa bere egin ondoren.

c

Erlijio kristauari eutsi zion

Al Andalusko kristaua.

c

Al Andalusko hirien zati nagusia.

c

Al Andalusko hirietako merkatu-eremua.

c

Zure ustez, arku mota horiek zergatik dute izen hori?

Azaldu nola dagoen apainduta, zure ustez zer material erabili zituzten, zer eginkizun zuen eraikin horrek…

Gogoratu

133003 _ 0001-0096.indd 52

53

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

1. Osatu eskema.

2. Begiratu irudiari eta idatzi erromanikoa edo gotikoa den.

Kristau-erresumetako gizartea bitan banatzen zen: pribilegiodunak

eta pribilegiorik gabeak.

Garai horretan eraiki ziren eraikin erromanikoak eta gotikoak:

– Eraikin erromanikoek altuera txikia zuten. Harrizko hormak zituzten, oso lodiak eta ia leihorik gabeak.

– Eraikin gotikoak altuak ziren eta horma finagoak zituzten. Horma horietan arku zorrotzeko ate eta leiho handiak zabaltzen zituzten.

Kristau-erresumetako bizimodua

51

■ Orain, azaldu zer alde dagoen eraikin erromanikoen eta gotikoen artean. GIZARTEA KRISTAU-ERRESUMETAN ● ● ● Gogoratu 133003 _ 0001-0096.indd 53 133003 _ 0001-0096.indd 53 9/9/09 12:52:549/9/09 12:52:54

54 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Mikroskopioen hobekuntzari esker, zientzia- lariek zelula izaki bizidun guztion funtsezko unitatea dela jakin dute. Horrez gain, zelula

zenbait zatiz eta organuluz osatuta dagoela eta haietako bakoitzak funtzio jakin bat due- la ikusi ahal izan dute.

Zelulek era askotako lanak egiten dituzte, eta zenbait forma eta tamainatakoak daude. Adibidez, nerbio-zelula (nerbio-bulkadak ga- rraiatzen dituena) eta globulu gorria (oxige-

noa garraiatzen duena) ez dira berdinak. Hala ere, zelula guztiek dituzte mintza, zitoplasma eta nukleoa.

Zelularen zatiak

1. Arrazoitu eta erantzun galdera hauei:

1

Zer organuluk antolatzen du zelularen funtzionamendua?

Zergatik egin behar dituzte zelulek zenbait funtzio; hala nola, nutrizioa eta ugalketa? Erribosomak Oso organulu txikiak dira. Proteinak sortzen dituzte. Zitoplasma Bertan daude organuluak. Zentrioloak Zatiketa zelularrean parte hartzen duten zilindro txikiak dira.

Mitokondriak Organulu luzangak dira eta tolestura asko dituzte barnean. Energia lortzeaz arduratzen dira.

Nukleoa

Zelularen funtzionamendua antolatzen eta zuzentzen du.

Bakuoloak

Zenbait substantzia gordetzeko balio duten zakuak dira. Erretikulu endoplasmatikoa

Zaku zapalen multzoa da. Proteinak sortzeaz eta banatzeaz arduratzen da.

Mintza

Sartzen diren elikagaiak (ura eta oxigenoa) eta irteten diren zelularen hondakinak kontrolatzen ditu.

133003 _ 0001-0096.indd 54

55

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Nerbio-zelula ● Epiteliala ● Sexuala ● Odol-zelula ● Gantz-zelula ● Gihar-zelula ● Hezur-zelula ●

2. Begiratu aurreko orrialdeko animalia-zelularen irudiari, eta idatzi landare-zelula honen

organuluen izenak.

3. Kopiatu, eta lotu, gezi bidez, zelula motak eta haien funtzioak.

■ Orain, idatzi zer desberdintasun aurkitu dituzun bi zelulen artean. 1.

2.

Mezuak eta aginduak garraiatu

eta informazioa prozesatzen du.

Gorputza mugitzen laguntzen

du.

● Oxigenoa eta zenbait substantzia gorputz osora garraiatzen ditu.

● Gantzak gorde eta organoak babesten ditu.

● Hezurren osagai bat da.

● Ugalketan parte hartzen du.

Larruazala osatu eta organo

hutsak estaltzen ditu barrutik.

(espermatozoidea)

133003 _ 0001-0096.indd 55

56 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Landareek harremana izaten dute beren ingu- runearekin, eta sarritan ingurunera moldatu

behar izaten dute bizirik irauteko. Moldaketa horiek honela sailka ditzakegu:

Landareen moldaketak

1. Landareak urtaroetara ere moldatzen dira. Adierazi nola.

2. Pentsatu eta erantzun.

2

Zergatik babestu behar dute landareek animaliengandik?

Zure ustez, zergatik izaten dute tarte handiagoa leku lehorretako landareek beren artean?

ANIMALIETARA MOLDATZEA

Landare batzuek, animaliek jan ez ditzaten, babes-sistemak garatzen dituzte. Badira beren pozoia sortzen duten landareak (adibidez, errizinoa); beste batzuek (arrosondoak, esaterako) arantza gogorrak eta zorrotzak dituzte. Badira belarjaleak uxatzeko usaina botatzen duten landareak ere (adibidez, ezkaia).

LURZORURA MOLDATZEA

Lur mota bakoitzak landaredi jakin bat du, bertako baldintzak jasaten dituzten landareez osatua. Huntzak, adibidez, ondo irauten du harri koskorrez osatutako lurretan; txantxapota, berriz, hormetako eta harrietako pitzaduretan biltzen den lur urrian haz daiteke.

ESPAZIORA MOLDATZEA (MOLDAKETA TOPOLOGIKOAK)

Landareak bizi diren espaziora moldatzen dira; adibidez, leku lehorretan hazten diren landareek leku hezeetan hazten direnek baino tarte handiagoa izaten dute beren artean.

EGITURA MOLDATZEA

Moldaketa mota hori, besteak beste, indipikondoan gertatu ohi da, ura bere zurtoin mamitsuan gordetzeko gai baita, bai eta hostoak arantza bihurtzeko ere, transpiraziorik izan ez dezan. Olibondoak hosto gogor eta iragazgaitzekin egiten dio aurre arazo horri berari.

133003 _ 0001-0096.indd 56

57

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

3. Osatu eskema, moldaketa mota bakoitzaren bina adibide idatziz.

4. Begiratu irudiei, eta adierazi nola moldatu diren landare hauek ur-eskasiaren eta argirik

ezaren ondorioz:

5. Behatu irudiari, adierazi zer bi moldaketa dauden eta esan zertarako balio duten.

Lurzorura Egiturazkoak ● Zurtoina: ● Sustraiak: ● Hostoak: ● Zurtoina: Moldaketak Topologikoak Animalietara 133003 _ 0001-0096.indd 57 133003 _ 0001-0096.indd 57 9/9/09 12:52:559/9/09 12:52:55

58 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Arriskuan dauden ekosistemak

Planeta osoan, bai lurrean, bai itsasoan, hain- bat ekosistema desagertzeko arrisku larrian daude. Mapa honetan planetako ekosistema

aberats eta, aldi berean, mehatxatuenetako batzuk agertzen dira.

3

1. Zer informazio ematen digu mapak?

2. Aurkitu Espainia munduko mapan. Ba al dago ekosistemarik arriskuan inguru horretan?

Zein?

● Bering itsasoa: Ozeano Bareko iparraldean dago, balea grisa ugaltzen den lekuan.

Mendi Harritsuak: baso hori Ipar

Amerikako paisaia bereizgarrienetako bat da.

● Madagaskar: gure planetako landare eta animalia gehien eta bitxienak hor daude.

● Siberia: taiga da munduko baso natural handienetakoa.

Amazonia: oihan horietako milaka

landare- eta animalia-espezie bertan baino ez daude.

● Mediterraneoko itsasertza: oso dibertsitate handiko ekosistema da;

batez ere, landareetan, hegaztietan eta intsektuetan.

Indopazifikoa: Lurreko koralezko

arreziferik handiena hor dago.

● Baikal: Asiako aintzirarik handiena da, eta Lurreko ur gezaren % 20 bertan dago.

Mendebaldeko Afrikako Ekuatoreko

oihanak: oso espezie bitxiak daude; esa- terako, hipopotamo nanoa eta

okapia.

Lurmutur Hiriko txaparrala: zortzi mila

landare-espezie baino gehiago han

besterik ez daude, eta planetako intsektu harrigarrienetako batzuk ere han daude.

Bering itsasoa Lurmutur Hiriko penintsula Baikal aintzira Madagaskar Indopazifi koa Mendi Harritsuak Amazoniako oihana Gineako oihana Liberiako oihana Mediterraneoko itsasertza 133003 _ 0001-0096.indd 58 133003 _ 0001-0096.indd 58 9/9/09 12:52:559/9/09 12:52:55

59

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

3. Ikertu eta egin zure herriaren inguruan dagoen ekosistema bati buruzko txosten labur

bat. Erantsi txostenean prentsatik hartutako argazkiak edo zuk egindako marrazkiak.

● Ekosistema:

Kokapena:

● Izaki bizidunak:

Ingurune fisikoa:

Zer kutsadura mota dituen:

4. Osatu hitz gurutzatuak.

1. Landare-estalkia galtzea.

2. Hego Amerikako ibairik luzeena.

3. Koralezko arrezife garrantzitsuak dauden ozeanoa.

4. Ozeano Barearen iparraldean dagoen itsasoa, arrantza-baliabideetan oso aberatsa. 5. Asiako aintzira handia.

6. Siberiako baso natural handia.

6 5 4 3 2 1 133003 _ 0001-0096.indd 59 133003 _ 0001-0096.indd 59 9/9/09 12:52:559/9/09 12:52:55

60 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Sumendien erupzioak

Ziur zineman edo telebistan sumendien edo erupzioren baten irudiak ikusi dituzula inoiz; mendi baketsuak laba-iturri basati bihurtzen diren une horien irudiak, alegia.

Dakizunez, sumendien jarduera oso aldakorra da. Sumendi batzuk oso-oso biziak dira, sarritan hasten dira erupzioan. Beste batzuk askoz lasaiagoak dira eta tartekatu egiten dituzte atseden faseak eta erupzio faseak, batzuk biziagoak eta besteak lasaiagoak. Badira «lo» dauden sumendiak; hau da, jarduerarik izan ez arren, ustez oraindik ere itzali gabe daudenak. Eta badira itzalitzat jo daitezkeenak ere. Erupzioa gertatzeko moduaren arabera,

sumendiak lau multzotan sailkatzen dira:

Hawaiarra. Ez da leherketarik gertatzen;

kanporatzen den laba arina da, leun-leun irristatzen da sumendiaren hegaletan behera eta asko barreiatzen da. Hawaiarrak

dira, esaterako, Ozeano Bareko uharteetako sumendiak.

Estronboliarra. Kanporatzen den laba arina da estronboliarretan ere, baina ez hawaiar erakoetan

adina, eta ez da hainbeste zabaltzen. Gainera, leherketa txikiak baina ugariak gertatzen dira. Era horretakoa da, esaterako, Stromboli sumendia, Italian.

Bulkaniarra. Erupzio bortitzak eragiten ditu, eta errauts-laino handiak jaurtitzen. Tximiniatik

kanporatzen den magma oso likatsua da, ez da arin isurtzen eta azkar solidotzen da. Horrelakoa da, adibidez, Etna sumendia, Italian.

Peleanoa. Erupzioak oso bortitzak dira, tximiniatik igotzen den magma oso trinkoa delako

eta oso azkar solidotzen delako, kraterra ixteraino. Ondorioz, gasek, kanporatu ezinik, presio izugarria sortzen dute eta tapa hori altxatu eta erupzio handia sortzen dute. Mont-Pelée sumendia (Martinika) da era honetakoa.

4

1. Zeren gainean ari da testua? Irakurri eta laburtu.

133003 _ 0001-0096.indd 60

61

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

2. Begiratu irudiei eta, erupzioaren arabera, esan zer sumendi mota den.

4. Antzinako erromatarrek Bulkano izeneko jainko bat zuten.

Ikertu nor zen Bulkano eta osatu fi txa.

3. Azaldu zer alde dagoen labaren eta magmaren artean.

■ Orain, erantzun.

Zein margolan ospetsutan agertzen da Bulkano? Nork margotu zuen?,

Zein museotan dago lana?

● Zeren Jainkoa zen?

● Noren semea zen?

● Noren senarra zen?

● Zeren azpian bizi zen?

133003 _ 0001-0096.indd 61

62 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Eskorpioiak eta herensugeak, printzesak eta ehiztariak, gurdiak eta geziak... Gauean, argi-kutsadurarik ez den lekuetan, zeruari begiratzeko aukera izanez gero, hainbat eta hainbat izar ikusiko duzu forma apetatsuak marrazten.

Dakizunez, izar-multzo horiek konstelazioak dira eta guztien artean bada bat batere zailtasunik gabe bereizten dena: Hartz

Nagusia.

Hartz Nagusia iparralderantz kokatzen da eta gurdi baten itxura du. Lau izarrek osatzen dute gurdiaren kutxa eta beste hiruk pertika. Hiru izar horiek arku bat egiten dute ezkerrerantz. Gurdiaren azken bi izarrak lerro batekin lotu eta lerro hori bost aldiz luzatuz gero, Iparrizarra bistaratuko dugu. Beste konstelazio txikiago baten pertika-burua osatzen du Iparrizarrak; Hartz Txikiarena, hain zuzen.

Harantzago, etxe moduko bat begiztatuko dugu: Cepheus da. Eta konstelazio horretatik hurbil ez da zaila Cassiopeia ikustea. Urte-sasoiaren arabera, M edo W itxura izango du konstelazio horrek. Negua da garai onena Orion eta Izarror konstelazioak ikusteko, Unibertsoko ehiztaria eta zakurra. Guztira, 88 konstelazio daude esfera zerutarrean.

Izarrak ikustea

5

1. Irakurri eta erantzun.

● Zer da konstelazio bat?

Zein konstelaziotan dago Iparrizarra? Eta zein hemisferiotan?

Zein konstelaziok dute zakur- eta ehiztari-itxura?

HARTZ TXIKIA

HARTZ NAGUSIA

133003 _ 0001-0096.indd 62

63

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

2. Lotu puntuak eta osatu bost konstelazio.

3. Irakurri atzekoz aurrera ondorengo hitz hauek eta ikasi

Orion konstelazioa osatzen duten izarretako batzuen izena.

1. esuegleteB

c

2. legiR

c

3. xirtalleB

c

4. akatniM

c

5. katimlA

c

6. malinlA

c

7. hpiaS

c

■ Non dago Iparrizarra? Adierazi esfera zerutarrean eta azaldu zergatik kokatu duzun hor.

HARTZ TXIKIA HARTZ NAGUSIA DRACO CEPHEUS CASSIOPEIA 133003 _ 0001-0096.indd 63 133003 _ 0001-0096.indd 63 9/9/09 12:52:569/9/09 12:52:56

64 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Hieron, duela 2.200 urte Sirakusako (Sizilia) errege zena, oso kezkatuta zebilen: bere urregileari urre puruzko lingote bat eman zion koroa bat egiteko, eta urregilearen lana (koroa, alegia) jasotzean sortu zitzaion kezka.

Koroak lingotearen pisu bera zuen, baina Hieronek susmoa zuen urregileak urrearen zati bat beretzat hartu zuela eta urrearen aldean balio gutxiagoko metalak erabili zituela.

Eureka

6

1. Irakurri, pentsatu eta adierazi zein den erantzun zuzena.

● Arkimedesek urregileak Hieroni iruzur egin ziola ondorioztatu zuen? Nola? Plater batean bestean baino ur gehiago zegoelako.

Bi plateretan ur kantitate bera zegoelako.

● Zer oinarri du Arkimedesen ondorioak?

Gorputz baten forma aldatzen denean, haren bolumena ere aldatu egiten da. Substantzia beraz egindako bi masa berdinek bolumen bera dute, edozein dela

ere masa horren forma.

Ikusi plateretara erori den ura. Arrazoi zenuen, Hieron, iruzur egin nahi zizuten. Eureka! Aurkitu dut! Badut erantzuna. Ez dakit… Egon behar du moduren bat. Jakin dezakezu koroa erabat urrezkoa den hondatu gabe?

Hieronek Arkimedesi hots egin zion, hiriko gizon jakintsuenari.

Astebete geroago, bainua hartzen ari zela, Arkimedesek erantzuna aurkitu zion Hieron erregearen galderari.

Arkimedesek eskatuta urez betetako ontzi batean sartu zuten koroa eta beste ontzi batean urre puruzko koroa bat, masa berekoa.

133003 _ 0001-0096.indd 64

65

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

2. Zergatik da txikiagoa berunezko blokea artelazkiarena baino,

biek masa bera badute? Pentsatu eta erantzun.

3. Begiratu irudiei eta azaldu zergatik ez diren zuzenak.

4. Bilatu informazioa eta erantzun galderei.

● Nor zen Arkimedes? Non jaio zen?

Ekarpen garrantzitsuak egin zizkion zientziaren munduari. Zein?

Zure ustez, zer esan nahi du eureka hitzak?

■ Kalkulatu zein den eraztunaren dentsitatea, kontuan hartuta 30 gramoko masa duela eta 1,5 cm3-ko bolumena.

ARTELAZKIA 1 Kg BERUNA 1 Kg

133003 _ 0001-0096.indd 65

66 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Historian izan diren gertaera askotan, errealitatea eta fikzioa eskutik doaz, eta nahasi ere egin daitezke. Horrela gertatzen da, adibidez, grabitatearen lege unibertsalaren aurkikuntzarekin.

Kondairak dio Isaac Newton sagarrondo baten azpian atseden hartzen ari zela eta bat-batean sagar bat erori zela zuhaitz hartatik.

Sagar soil bat erori zelako, fisikako lege unibertsal garrantzitsuenetako bat formulatu zuen Newtonek.

Sagarrari esker, zientzialari ingelesa jabetu zen Lurraren indar batek bere erdigunerantz erakartzen dituela objektuak: grabitateak, hain zuzen.

Newton eta sagarrak

7

1. Irakurri eta erantzun galderei.

Nor izan zen Isaac Newton?

● Zer da grabitate-indarra?

Sagarra erortzeak grabitatearen legea iradoki zion Newtoni. Zergatik?

133003 _ 0001-0096.indd 66

67

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

2. Irakurri Isaac Newtoni argia piztu zion sagarrondoarekin loturiko albiste hau.

● Ezagutzen duzu sagarra protagonista duen ipuinen bat? Zein?

Bide batez, sagarrondoa, zer landare mota da?

3. Sagarrak protagonista dira historiako gertakizun askotan baita kondairaren batean edo

bestean ere. Irakurri eta lotu. Ondoren, erantzun galderei.

■ Grabitatearenaz gain, zer beste indar ezagutzen duzu? Pentsatu eta erantzun.

Evaren sagarra

Parisko sagarra

Newtonen sagarra

Gillermo Tellen sagarra

Grabitatearen lege unibertsala.

Troiako gerra.

Paradisutik kanporatzea.

Suitzaren burujabetza. 2006ko irailaren 21a

Newtonen zuhaitzeko sagarra

Gordon urakana igaro denean erori da

Goizeko 10ak inguruan, haize-bolada gogor batek astinduta, erori egin da Newtonen sagarrondoak aurten emandako fruitu bakarra. Coruñan,

Zientziaren Etxearen parean dago landatuta zuhaitza.

mc2prensa

Zientzialari ingelesari grabitatearen lege unibertsala iradoki zion sagarra ez bezala, Zientziaren Etxearen ondoan landatutako zuhaitzean zintzilik zegoena ez zen bertikalki erori Lurraren erdigunerantz. Aitzitik, zuhaitzaren oinarritik aparte samar agertu zen, Gordon urakanaren haize-bolada bortitzetako batek botata. […]. Gaur ikusitako erorketa mota mugimendu behartua da argi eta garbi, bestelako indar batek eragindakoa. Gordon urakanak utzi du bitxikeria: gogoratu grabitatea ez dela Lurrean dagoen indar bakarra.

133003 _ 0001-0096.indd 67

68 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

1. Irakurri eta osatu fi txa testuan agertzen diren datuekin.

Ikusi duzu inoiz nola jaiotzen den mendi bat? Kanarietan, La Palma uhartean zehazki, mendi bat nola eratzen zen ikusteko modua izan zen 1971. urtean.

Urriaren 26a zen, arratsaldeko hirurak, Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa hasi zenean. Erupzioarekin batera lurra mugitzen hasi zen, leherketa indartsuak izan ziren, eta laba-txorrota izugarri altuak. Gau hartan bertan 200 metroko luzerako artesi bat sortu zen, oso-oso sakona.

Ez pentsa, ordea, batere abisurik gabe gertatu zenik erupzioa. Urriaren 11 ezkero La Palmako biztanleek dardarka sumatzen zuten lurra. Ematen zuen erupzioak ez zuela sekula bukatu behar; alabaina, azaroaren 18an bukatu egin ziren leherketak, eta sumendiak laba kanporatzeari utzi zion. Ordu gutxitan, itzali egin zen. Lasai geratu zen ingurua, baina beste mendi bat sortu zen: Teneguía.

Teneguía, oso mendi gaztea

8

● Zer gertatu zen?

● Non gertatu zen?

● Noiz gertatu zen?

133003 _ 0001-0096.indd 68

69

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

2. Irakurri eta osatu.

Vesuvio, hiru hiri lurperatu zituen sumendia

Napolin dago, Italian. Ez du inor harritzeko moduko itxurarik, 1.279 metroko garaiera baino ez du. Alabaina, 79. urtean hiru hiri lurperatzeko gai izan zen: Herkulano, Ponpeia eta Stabia. Vesuvio bare dago 1944. urteaz geroztik, baina uste da ez dagoela itzalita.

Mauna Kea, munduko sumendirik altuena

4.205 metro goratzen da itsasoaren mailaren gainetik. Hawai uhartean dago (AEB). Tximinia erraldoi baten itxura du Ozeano Barearen hondotik bat-batean altxatzen dela.

Krakatoa, uharte bat leherrarazi zuen sumendia

1883an izandako erupzioak hondamendi izugarria eragin zuen: leherketak 3.500

kilometrotara ere entzun ziren. Indonesiako uharte batean dago, eta erupzio hartan uhartea txiki-txiki eginda eta aurreko hedaduraren heren batera ahituta geratu zen. Errauts- eta hauts-hodei trinko batek estali zuen ingurua hiru egunez. 813 metroko garaiera du.

Etna, Europako sumendi bizi garaiena

Etna Sizilia uhartean dago (Italia), eta 3.322 metroko garaiera du. Sumendi horren aurreneko erupzioaren albistea

K.a. 423. urtekoa da.

Izena

Herrialdea

Garaiera

Ezaugarriak

Europako sumendiak Europatik kanpoko sumendiak

133003 _ 0001-0096.indd 69

70 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Azoreak bederatzi uhartez osatutako artxipelagoa dira. Portugalen jabetzakoak dira, ozeano Atlantikoaren erdian daude eta Makaronesiako zati dira. Afrikatik hurbil dauden bost artxipelagoek osatzen dute Makaronesia: Azore uharteek, Kanariar uharteek, Cabo Verde uharteek, Madeira uharteek eta Selvagens uharteek.

Azoreen jatorria bolkanikoa da. Pico

sumendia da uharteetako mendi altuena, baita Portugal osokoa ere; izen bereko uhartean dago eta 2.351 metro goratzen da itsasoaren mailatik. Azoreetan klima epela dute: tenperatura leunak (20 ºC ingurukoak) eta gorabehera handirik gabekoak urte osoan. Prezipitazioak ugariak dira, batez ere azaro eta maiatza arteko hilabeteetan.

Azore uharteek ematen diote izena justu haien gainean sortzen den antizikloiari. Azoreetako antizikloiari esker izaten da eguraldi ona Espainian. Hau da, eguraldi lehorra, eguzkitsua eta beroa.

Azore uharteak

9

1. Hautatu zein den erantzun zuzena.

● Azore uharteak zein herrialderenak dira?

Portugal. Espainia. Afrika.

● Kanariar uharteak nongo zati dira?

Azore uharteak. Makaronesia. Portugal.

● Pico sumendia

Kanariar uharteetako mendi altuena da. Portugalgo mendi altuena da.

Europako mendi altuena da.

● Azoreetako antizikloiari esker,

eguraldi ona egiten du Iberiar Penintsulan. eguraldi ona egiten du Afrikan.

eguraldi ona egiten du Azore uharteetan.

PORTUGAL ESPAINIA AFRIKA Azore uharteak Kanariar uharteak Madeira uharteak

Cabo Verde uharteak

Selvagens uharteak O Z E A N O A T L A N T I K O A MA KA RO NE SIA E I M H 133003 _ 0001-0096.indd 70 133003 _ 0001-0096.indd 70 15/9/09 17:29:2015/9/09 17:29:20

71

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

2. Zure ustez, zer dela-eta esaten diogu eguraldi ona eguraldi eguzkitsuari eta lehorrari?

Euria egiten duenean, eguraldia ez al da ona? Pentsatu eta azaldu.

3. Egin klimograma bat ondorengo datuekin.

4. Azoreetako antizikloiak zein urte-sasoitan eragiten dio gehien Espainiari? Zergatik?

● Espainiako batez besteko tenperaturak (ºC)

Espainiako batez besteko prezipitazioak (l/m2)

U O M A M E U A I U A A 7 7 11 13 16 22 24 24 20 16 10 7 U O M A M E U A I U A A 50 48 55 44 47 13 8 18 39 78 60 55 60 55 50 45 40 35 30 25 20 15 10 5 0 l/m2 °C U O M A M E U A I U A A 120 110 100 90 80 70 60 50 40 30 20 10 0 hilabeteak 133003 _ 0001-0096.indd 71 133003 _ 0001-0096.indd 71 9/9/09 12:52:579/9/09 12:52:57

72 © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

Izena

Data

Gaztelaniaz Las Batuecasen egotea esapidea erabiltzen da. Entzun al duzu inoiz

Las Batuecas, benetakoak, Salamanca probintziaren hegoaldean daude. Oso ederrak dira, eta fauna eta flora aldetik aberatsak. Hori dela eta,

Parke Natural izendatu dute.

Francia, Alagón, Batuecas eta Agadón ibaiek zeharkatzen dute parkea; Tajoren arrokoak dira lehen hirurak, eta Dueroren arrokoa, Agadón. xv. mendean, karmeldar fraide batzuek leku egokia

aurkitu zuten paraje horretan mundutik aparte erretiratzeko, eta Santo Desierto de San Jose del Monte monasterioa sortu zuten. Fraide horiek ibarrera iritsi baino askoz lehenago, ordea, Neolitoan, duela 4.000 urte inguru, giza taldeak bizi ziren Las Batuecasen.

Haiek utzitako animalien margoak (arrainenak eta ahuntzenak, adibidez) dira horren lekuko. Batuecas ibaiaren ibilbideari jarraituz Chorro ur-jauzia dago, hamar metroko altuerakoa; leku ezin hobea Las Batuecasen egoteko eta han luzaroan egoteko.

Las Batuecas

10

1. Irakurri, pentsatu eta erantzun galderei.

2. Isurialde berean egon daiteke arro desberdinetako ibairik? Pentsatu eta azaldu.

Zein probintziatan dago Las Batuecas eskualdea?

Zein autonomia-erkidegotan?

● Zein garaitakoak dira Las Batuecasko lehen biztanleak? Historiako zer aro handiri dagokio garai hori?

Zer erlijio-ordenak sortu zuen monasterio bat Las Batuecasen?

Zer mendetan eraiki zuten? Zer izen du monasterioak?

La Alberca Chorro ur-jauzia Las Batuecasko monasterioa 133003 _ 0001-0096.indd 72 133003 _ 0001-0096.indd 72 9/9/09 12:52:579/9/09 12:52:57

73

© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

4. Las Batuecas ibarra zeharkatzen duten ibaiak

zer isurialdetakoak dira? Zergatik?

5. Bilatu eta adierazi letra-zopan Tajo eta Duero ibaien ibaiadar nagusiak.

Ondoren, sailkatu bakoitza bere lekuan.

3. Zer esan nahi du Las Batuecasen egon esamoldeak? Azaldu eta idatzi adibide bat.

6. Badakizu zer esan nahi duen Babian egon esamoldeak? Azaldu.

Tajoren ibaiadarrak Dueroren ibaiadarrak