«Somos los nietos de los obreros que nunca pudistéis matar / somos los nietos de los que perdieron la guerra civil». Ahapaldi hau La Polla Records euskal punk-rock taldearen “No somos nada” kantakoa da (1988), zeinak gizarte zibilaren mugimenduaren zutabea ongi laburbiltzen baitu, hots, gerraren biktimen hirugarren belaunaldiak bere jatorri sozial eta politikoarekiko duen identifikazioa. Aitona-amona asasinatuen eta errepresaliatuen memoria berreskuratzea aldarri-katzen zuen, «nunca pudistéis matar», eta lehen familia barneko espazioaren parte zena, kanporantz ateratzearen aldarrikapena ere egiten zen. Gerra Zibileko eta diktadurako errepresioaren biktimenen zuzeneko belaunaldia balio soziala atxiki-tzen hasi zen. Haietaz harro hitz egin eta, lehen aldikoz, familian leku errefe-rentzial bat hartu zuten kasu anitzetan.
24. Horren adibidea izan daiteke: 1986an, Gerra Zibilaren hasieraren berrogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenak gobernu sozialistaren aldetik jaso zuen arreta eskasean, zeinak ederki islatu baitzuen ahanzturaren instituzionalizazioa.
Azken urteetan, gerrako eta diktadurako biktimen memoria, batez ere erregi-men frankistak diskriminatu zituen haiena, berreskuratzea eskatzen duten ekime-nek indar handia hartu dute gizarte zibilaren bultzadari esker. Iraganari aurre egitea eta gerrako eta diktadurako gertaerarik izugarrienetan gertatutakoa argitzea exigitu duten elkarteek eztabaida bizia piztu dute arestiko historia berriro aztertzeko komenigarritasunari buruz (ikus liburu honetako Juanramon Garairen artikulua).
Memoria historikoaren berreskurapena deitua izan den mugimendu horren katalizatzailea eta dinamizatzailea, batez ere, fusilatuak hobi komunetatik ateratzeko lan arkeologikoak izan dira. Gizarte-mugimendu honen mugarria 2000ko urriaren 22an jar liteke, hondeatzeko makinaren palakadaren laguntzaz giza hezurren aztarnak aurkitu zirenekoa. Leongo El Bierzo eskualdeko Priaranza del Bierzoko gorpuak lurpetik ateratzeko lan horiek 1936ko urriaren 16an falangistek asasinatu-tako hamahiru errepublikazale zibil hobiratu zituzten erreten-bidean egin ziren (Silva eta Macias, 2003). Indusketek iraun zuten egunetan historia pertsonal hura, familia zenbaitzuen istorio propioak, ekintza publiko eta kolektibo bilakatu ziren. Eskualdeko beste desagertu batzuen familiak Priaranzako hobi komunera bertaratu ziren laguntza eskatzera; haien historia kontatzera; haiek maite zituzten ahaideen memoriari uko egin ez ziotela azaltzera. Priaranza del Bierzoko indusketak izan zi-ren Espainiako estatuan arkeologia- eta auzitegi-metodologiari jarraituz burutu zizi-ren estreinakoak. Alabaina, 2002ko uztailean, Piedrafita de Babian burututako gorpuen berreskurapen-lanak izan ziren gizarte-zirrararik sakonena ahalbidetu zutenak. Ba-tez ere egun horietan gertakariek izan zuten jarraipen mediatikoak hala eraginda.
Izenik gabeko hobietan identifikatu gabeko gorpuak nahita nahasita egoteak bilbe edo trauma sozialak sorrarazten ditu. Hobi komun hauek beldurra hedatzeko funtsezko tresna bihurtu ziren matxinatutako militarrentzat, hauen xedea indarke-riaren memoria ez-ofizialak isilaraztea eta nahasmendua sortzea izan zen. Urte luzeetan, hobiak existitu izana ukatua izan zen, beraz, indarkeria-zantzu garbiak dituzten hezurdurak eta hezur-zatiak jendaurrean erakustean, bala-tiroen, torturen, elbarritzeen eta azken tiroen aztarnekin, ordu arte isilaraziak edota ozta-ozta xuxurlatuak izan ziren istorio tragikoak azaleratzea bultzatu zuen.
Zenbait kasutan izua ikuskizun bilakatzea zorrotz gaitzetsia izan da zenbait sektoretan; hala ere, gorpuak lurpetik ateratzeak komunikabideetan izan duen inpaktua ez dago zalantzan jartzerik. Hainbat eta hainbat bide-bazterretan eta leku aldendutan tiroz zulatutako eskeletoak eta burezurrak agertu izanak memoria historikoa berreskuratzeko eskariaren katalizatzaile eta dinamizatzaile modura balio izan du. Prozesu honetan biktimen senideen lekukotasunak eta adituen azterketa zehatzek asko lagundu dute.
Ignacio Fernández de Mataren hitzetan (2006: 693), familiartekoek gorpuak hobitik ateratzean bilatzen dutena hauxe da: ahaideen gorpuzpinak soroetatik edo errepide-bazterretatik berreskuratzea eta behar bezala ehorztea. Trauma kultural
bat da, hau da, pertsona baten ziklo kulturala itxi nahi da berriro komunitatearen testuinguru sozialean sartuz; izan ere komunitatea bizirik daudenek osatzen bai-tute, baina baita hilik daudenek ere. Hildakoek kulturalki definitutako tokiak dituzte eta familiartekoak beren hildakoekin erlazionatzeko espazioak dira hauek. Espazio hauek hildakoak gogoratzea eta beraiei gorazarre egitea ahalbidetzen dute kulturalki markatutako errito, otoitz eta omenaldien bidez. Gerran galtzaileen alderdian erailak izan zirenen senitartekoek ezin izan zuten inoiz haien ahaideen ziklo kulturala osatu. Beren kokalekua ukatzeaz gain, debekatu egin baitzitzaien beren hildakoak bisitatzea eta omentzea. Alargunei eta gainera senitartekoei debekatu egin zitzaien beren ahaideen heriotzagatik kulturalki definituak dauden ekintzak burutzea: dolua, luto-jantziak… Familiartekoek aldarrikatzen dutena beraz honako hauekin dago lotua (Fernández de Mata, 2006: 694):
– Gertatutako bortxakeriaren egia ezagutzea eta aitortzea.
– Gorpuak berreskuratzea eta senitartekoek nahi bezala ehorztea, ziklo kulturala behar bezala itxiz.
– Biktimen duintasuna aitortzea.
– Hainbeste urtetan haien baitan gordetako trauma osatu eta hildakoei haiek merezi duten tokia eskaintzea.
– Elkar ulertzeko beharrezkoa den errespetua erdiestea.
Hego Euskal Herrian 2000. urtetik aurrera Leongo Bierzo eskualdean burutu-tako gorpuen berreskuratze-lanei hedabideek eskainiburutu-tako jarraipenak gizarte-inpaktu handia eragin zuen. Euskal gizartea isilune luze hari amaiera ematen hasi zen; batez ere instituzio ezberdinetara edo Aranzadi Zientzia Elkartera joz, arestian aipatutako indusketa haietan Aranzadiko adituek parte hartu baitzuten gorpuak hobitik ateratzeko lanetan. Horrela, 2002ko urrian eta azaroan hurrenez hurren, Zaldibiako hobi batean eta Arrasateko Kutxetxikiko leizean Gerra Zibilean fusila-tutako bina gizonen gorpuzkinak berreskuratu ahal izan ziren, bi udalerri horietako udalek hala eskatuta. Bi indusketa hauek isilean gordetako «hori» azaleratzea ekarri zuen.
Zaldibiako eta Arrasateko gorpuak hobitik ateratzeko lanaz geroztik, Hego Euskal Herrian Gerra Zibileko memoria berreskuratzeko asmoz hainbat elkarteren sorrera ugaritu egin zen, eta horietako askoren artean Lau Haizetara Gogoan koor-dinakundea osatu zuten25. Erakunde hauek tokian tokiko ikerketak eta frankis-moko biktimei egindako omenaldiak antolatu dituzte. Aipatu koordinakundeak 25. Koordinakunde hori ondoko erakundeek eta alderdi politikoek osatzen dute: Ahaztuak 1936-1977; Andikona (Otxandio); Debagoieneko Fusilatuen Senideen Batzordea-Asociación de Familiares de Fusilad@s de Deba-Goiena (Arrasate); Geureak 1936; Katin Txiki (Oiartzun); Martxoak 3 Elkartea-Asociación de Victimas del 3 de Marzo (Gasteiz); Memoriaren Bideak (Nafarroa); Oroituz (Andoain); La Rosa Negra (Iruñea); Uliako Taldea (Donostia), Eusko Abertzale Ekintza- Acción Nacionalista Vasca (EAE-ANV) eta Izquierda Republicana (IR).
Eibarren 2007ko apirilaren 15ean “Memoriaren Taula” izeneko proposamena pla-zaratu zuen; ondoko puntuak aldarrikatuz (Berria, 2007/04/17, 13. or.): Biktimen duintasuna, herri bakoitzeko biktima guztien errolda egitea, errepresalia ekono-mikoak eta konfiskatzeak pairatu zituzten biktimen errolda egitea, erakundeetatik kaleratutako langileak birgaitzea, frankismoa goratzen duten ikur eta izen guztiak kaleetatik desagerraraztea, memoria-lekuen zerrenda eta zaintza egitea, gerraren eta frankismoaren historia irakaskuntzaren bidez transmititzeko egitasmoak sortzea, artxiboak herritarren eskura jartzea, erakundeek hobi komunak bilatu eta identifikatzeko bitartekariak jartzea, frankismoak irekitako sumario guztiak bertan behera uztea, frankismoak eragindakoak gizateriaren aurkako krimenak direla onartzea eta biktimen elkarteen lurralde-batzordeak egitea.
Memoria historikoaren berreskurapena deitu izan den mugimenduaren abia-puntuan biktimen senideen eragiletzaz gain nazioarteko testuinguruak ere lagundu du; izan ere, nabarmen aldatu baita trantsiziokoarekin alderatuz gero. XX. mendea-ren hondarretan, giza eskubideak masiboki bortxatuak izan dimendea-ren garaietan egia bilatzeari eta justizia eskatzeari ekin dieten mugimendu asko sortu dira nazioar-tean, Augusto Pinochet ohean hil zen jenerala auziperatzeko saioarekin ikusi zen bezala. Hego Amerikan diktadura-garaietan desagertutakoen bilaketa, Hego Amerikan edota Hegoafrikan sortutako egiaren aldeko batzordeak ugaritu izana edota Sobiet Batasunaren gainbeheraz geroztik herrialde komunista ohi ugarik egin behar izan duten kontu-garbitzea eredugarri izan dira mundu osoko biktima eta senide askorentzat, inguratzen zitzaien isiltasun-murrua apurtzeko orduan eta haien helburuak lortzeko asmoz elkartzeko orduan. 90eko hamarkadako esperientzia hauek lekukotasunak eta haien memoriak justizia historikoaren agente aktibo bila-katzea ahalbidetzea ekarri zuten; zeinak geroz eta globalizatuagoa zen nazioarteko iritzi publikoan presente zen holokaustoari buruzko eztabaidarekin lotzen baitzi-ren. Era berean, paraleloki, identitatearen mekanismo gisa, memorien berreskura-penaren testuinguruan, hedatuz zihoazen historiara txertatzea eskatzen zuten memoria erreprimituen aldarrikapenak.